Elkartasun azokara joateko deia

Ataria 2013ko apirilaren 5a

Maiatzak 20 elkarteak asteazkenetik martxan du Elkartasun Azoka, Tolosako kultur etxean. Lehen egunean jende asko ibili zen joan-etorrian, eta antolatzaileek bertatik pasa eta elkartasuna adieraziz bertan erosteko deia egina dute. Ateratzen duten dirua Oporrak bakean proiektuaren barruan familiarik gabe geratzen diren saharar haurrak aterpetxean hartu ahal izateko baliatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!