Juantxo Skalari & La Rude Band izango da Bonbereneako oholtzan

Ataria 2013ko apirilaren 5a

Tolosako Bonbereneak prest du apirilean eskainiko duen musika eskaintza. Astebururo izango da kontzertuez gozatzeko aukera, eta lehen emanaldia bihar bertan izango da.

Juantxo Skalari & La Rude Band izango da taula gainera igoko den lehena. Atzetik, hilaren 12an, Desastrozombies donostiarren eta Samesugas galiziarren txanda izango da, eta hilaren 13an Siroka eta Apache taldeek disko berriak aurkeztuko dituzte. Hilaren 19an, pop-rock gaua izango da Muy Fellini eta Dinero madrildarrekin. Astebete beranduago Tooth eta Meido taldeen musikaz gozatzeko aukera izango da. Eta hilabetea bukatzeko, hilaren 30ean, asteartean, Talco italiar taldearen kontzertua izango da Bonbereneako taula gainean.

Kontzertuak

Apirila

Bihar, hilak 6. Juantxo Skalari & La Rude Band izango da, 22:30ean. Sarrera, 8 euro.

Apirilak 12. Desastrozonbies eta Samesugas  taldeen kontzertua, 22:30ean. Sarrera 8 euro izango da.

Apirilak 13. Siroka eta Norte Apache taldeek joko dute, 22:30ean. Sarrera, 5 euro.

Apirilak 19. Dinero eta Muy Fellini taldeak izango dira, 22:30ean. Sarrera, 8 euro.

Apirilak 26. Tooth eta Meido taldeak  igoko dira taula gainera, 22:30ean. Sarrera, 8 euro.

Apirilak 30. Talco italiar taldearen kontzertua izango da, 21:00etan. Sarrera, 8 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!