Doako pilates saioa egiteko aukera, bihar

Ataria 2013ko apirilaren 5a

Bihar, hilak 6, Ariketa Fisikoaren Nazioarteko Eguna izaki, Tolosako Belate medikuntza zentroaren gimnasioan doako pilates saioa egingo da. 11:00etan emango zaio hasiera ordubeteko iraupena izango duen saioari. Bizitza sedentarioari aurre egin eta osasuntsu mantentzen ikasteko izango da. Pilates saioa tolosar guztiei zuzendua dago, eta izena www.clinicadelaasuncion.com webgunean dagoen fitxa betez eman daiteke.

Ekimena Mikel Otxoa pilates irakasle eta fisioterapeutak zuzenduko du. Partaideen egoera fisikoa eta maila dena delakoa izan da ere, irakasleak pilates diziplinaren oinarriak azalduko ditu era errazean. Pilates errehabilitazio prozesuan egon edota lesioren bat jasan duten pertsonentzat gomendagarria da, baita ariketa fisiko prebentiboa egin nahi dutenentzat ere. Egunerokotasunean ariketa fisikoak duen garrantziaz kontzientziatu nahi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!