Maiatzak 20 elkarteak, azken urteetan egin moduan, Elkartasun Azoka antolatuko du bere proiektua aurrera ateratzeko. Finantzazioa lortzea dute helburu, eta Tolosako kultur etxean jarri dute azoka. Hilaren 7ra, igandea, bitartean izango da.
Atzo zabaldu zituen ateak, eta helburua Oporrak bakean proiektuaren barruan haur talde bat harreran hartzea izango da. Elkarteko kideek herritar guztiei bertatik pasatzeko eskatu diete.