197/2006 doktrina eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea lelopean, eta Tolosaldeko Herrira mugimenduak deituta, manifestazioa egin zuten atzo Tolosako kaleetan zehar, Trianguloa plazatik abiatuta. Hain justu, atzo, Ines del Rio presoaren kasuaren harira, Europako giza eskubideen epaitegian 197/2006 doktrina aztergai izan zuten. Doktrina hori bertan behera gelditzeko eskatu zuten Tolosan manifestazioan parte hartu zuten 250 pertsona inguruk.