Irene Caminos, garaile

Ataria 2013ko martxoaren 20a

Irene Caminos tolosar gazteak, Junior-Senior mailako Gipuzkoako Trialsin Txapelketa irabazi du, txapelketa amaitzeko jardunaldi baten faltan. Oñatin garaile izan ondoren, pasa den asteburuan, Urretxun lehen postuan sailkatu zen berriz ere, eta txapelduna da jada. Gainera, datorren igandean, Tolosan jokatuko den azken jardunaldia. Hau amaitu bezain laster, Euskadiko txapelketako, zein Espainiako beste jardunaldi batzuk jokatuko ditu Caminosek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!