Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek elkarlanean antolatzen dituzten udaleku irekietan emateko epea zabalik da jada. Zazpi eta hamairu urte bitarteko umeei zuzendutako jarduera ludiko hezigarrietan oinarritutako udalekuak dira.
Interesatuek, hilaren 24a baino lehen eman beharko dute izena Tolosako kultur etxean. Eskaerak, banaka zein taldeka egin daitezke. Talde bakoitzeko, hiru neska-mutil onartuko dira gehienez, eta plaza lortzeko orduan, aukera berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko dute.
Zozketarako onartutakoen izenak apirilaren 8an bistaratuko dituzte. Zozketa, baina, apirilaren 11n egingo da jendearen agerian. Plaza lortu dutenek, behin betiko izen ematea, apirilaren 15etik 22ra egin beharko dute.