Zazpiak bat futbol talde ohiaren urteko bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga

Zazpiak Bat futbol talde ohiko kideek, urteroko bazkaria eta ospakizun eguna izango dute, datorren martxoaren 23an, larunbatean. 13:00etan meza ospatuko dute Tolosako Sakramentinoen elizan, hildako taldekideen omenez. Ondoren, bazkaria izango da Eguzkitza sagardotegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!