Tolosaldea goimailako LH Institutuak ate irekien jardunaldien moduko ekitaldia egingo du, gaur. Tolosaldeko Ikasle Ohien elkarteak antolatu du Ikastetxearen historia, oraina eta geroa ekimenari 18:30ean emango diote hasiera. Batez ere, bertan ikasle izan zirenei zuzendua izango da, baina edonork parte har dezake. Helburua, ikasle ohien harremanak sendotzea izango dute.
Era berean, ikastetxearen gaur egungo egoeraren berri ezagutzeko aukera izango dute ikasle ohiek, baina ikastetxearen historiaz gain, oraina eta geroa ere uztartuko dituzte.
TOIKOk antolatu duen ekimen honen bidez, informazioa jaso nahi dute. Ekimenak eta erronkak ezagutu, zerbitzuak aztertu, eta Tolosaldea Goimailako LH Institutuak eskaintzen dituen instalazioak eta baliabideak ezagutzeko aukera eskainiko dute.
Gaurko jardunaldian, hasteko, ikastetxeko zuzendaritzaren aurkezpena egingo dute. Jarraian, ikastetxearen informazioa eta ekimenak jorratuko dituzte, eta 19:00etan, instalazioak eta ekipamenduak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute.
Bukatzeko, bertaratutako guztientzako lunch-a izango da.
1tolosa@hitza.info