Gipuzkoako Mendizale Federazioak antolatuta, Eskolarteko XXVI. Mendi Lehiaketa egingo dute igandean, hilaren 10ean, Pasai-Antxon, Tolosan, Orion, Mutrikun eta Ordizian. Tolosan egingo duten ibilaldi neurtuaren arduraduna Alpino Uzturre mendi elkartea izango da.
Mendi elkartetik adierazi dutenez, 500 gaztetxo inguru elkartuko dira igandean. Bi ibilbide izango dituzte aukeran mendizaleek, motza eta luzea, eta hirutik bostera bitarteko taldetan egin beharko da. Izen-ematea ikastetxeen bitartez edota Alpino Uzturreren (943 65 27 89, alpinouzturre@hotmail.com) bidez egin ahalko da, eta gaur izango da azken eguna.