Laskorain ikastola Lilatoian

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko martxoaren 7a

Tolosako Laskorain Ikastolako 40 lagunek parte hartu zuten, pasa den igandean, Donostiako Lilatoian. Ikastolako arduradunek azaldu dutenez, «jarduera honetan Laskorainekin bat egiten duten irakasle, ikasle, ikasle ohi eta gurasoen partehartzea gero eta handiagoa da». Aipatzekoa da, gainera, Kilometroetako Ahora! izenarekin atera zirela korri egitera. Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, aste osoan zehar hainbat egitasmo burutuko dituzte Laskorain ikastolan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!