Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, udal bulegoak itxita izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko martxoaren 7a

Emakumeen Nazioarteko Eguna jai egun gisa ageri da Tolosako Udaleko lan egutegian, eta hori dela eta, udal bulegoak itxita izango dira bihar, egun osoan zehar.

Espainiako legediak ezarritako zenbait jai egun ospatu beharrean, beste jai egun batzuk goratzea erabaki zuen udalak, 2011n, hain zuzen ere, «izaera baikorra eta aurrerakoia» duten jai egunak ospatuz. Horrela beraz, Konstituzio eguna, Pilar birjinaren eguna nahiz Gernikako Estatutuaren urteurrena ospatu ordez, honako hauek ospatzen ditu Tolosako udalak, azken urteotan: Euskararen eguna, Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Ostiral Mehea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!