Koloneko minbiziaren prebentziorako hitzaldi gastronomikoa

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko martxoaren 6a

Tolosako Sukalde elkartean izango da saioa, eta izen ematea doakoa da, lekuak bete bitarte

Minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkarteak eta Basque Culinary Center-ek bat egin dute, koloneko minbiziaren prebentzioari begirako kanpainan. Egitasmo honen barruan, osasuna eta gastronomia uztartuko dituen hiztaldia izango da Tolosako Sukalde elkartean, datorren martxoaren 12an, 19:00etan.

Ekitaldian Teresa Gaztañaga doktorea izango da, alde batetik, eta Basque Culinary Center-eko sukaldari bat bestetik. Bertaratuekin batera osatuko dute saioa, medikuaren hitzaldia menu osasuntsu baten prestakuntzarekin nahiz azalpenekin uztartuz.

Aipatzekoa da, Euskal Autonimia Erkidegoko gizon-emakumeei gehien eragiten dien minbizia dela kolonekoa, eta horregatik eman diote garrantzia.

Jardueran parte hartzeko 50 leku daude, eta izen ematea doakoa izango da; 943 65 21 43 telefono zenbakira deitu besterik ez da egin behar, parte hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!