Manu Azkarateren helegitea atzera botako dute Parisen

Ataria 2013ko martxoaren 6a

Manu Azkarateren aurkako estradizio eskariak aurrera jarraitzen du. Paueko epaitegiak Espainiaratzearen aldeko ebazpena eman eta gero, tolosarrak Pariseko epaitegira jo zuen. Bertan Azkaratek jarritako helegitea aztertzen ari dira. Tolosarraren inguruko iturrien arabera, helegitea atzera botako dute, eta ofizialki 15 egun edo hilabete barru jakingo du Azkaratek Pariseko epaitegien erabaki hori. Pariseko epaitegien erabakiari helegite berri bat jarriko dio Azkaratek, estradizio eskariaren aurka borrokan jarraitzeko asmoa baitu preso ohi tolosarrak. Aurrera begira zer gerta daitekeen azaltzerako garaian, Manu Azkaratek Patxi Segurola du gogoan: «Patxi Segurola euskal herritarra antzeko egoeran dago, eta bere kasuan ere, Pariseko epaitegiak helegitea atzera bota zuen. Ondoren, errekurtsoa jarri zuen, eta ebazpenaren zain jarraitzen du. Hori gertatu zela urtebete eta hilabete pasa dira». Espainiako justiziaren eskaria atzera botatzeko ahalegin guztiak egingo dituela dio Manu Azkaratek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!