Madinabeitia apaiza omenduko dute

Ataria 2013ko martxoaren 5a

Tomas Madinabeitia apaiza gogoan izango dute hilaren 7an, osteguna, Tolosako Olarrain auzoan egingo dioten oroimen ekitaldian. Eskoriatzan jaioa, apaiz egin berritan Madinabeitia Tolosara etorri zen 70ko hamarkadan, eta bertako parrokian, zein Urkizun eta Olarrainen izan zen. Gero misiolari joan zen, eta aurreko urrian gaitz txar baten ondorioz hil zen.

Tolosan egindako urteak gogoratuz, Olarrain auzoko lagun eta adiskideek «oroimen ekitaldi xumea» egingo diote hilaren 7an, osteguna, 19:30ean.

Egun horretan bere egonaldiak eta ibilbideak oroituz argazki erakusketa egingo da Olarrain auzoko elkartean, eta ondoren afarian parte hartu hartu ahal izango dute bertaratuek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!