Tolosaldeko atleta gazteak bikain, Euskadiko Txapelketetan

Ataria 2013ko otsailaren 27a

Atletismoko Euskadiko Txapelketak jokatu berri dira modalitate desberdinetan, eta tolosarrek argi erakutsi dute euren nagusitasuna.

Donostian, adin txikikoen pista estaliko txapelketa jokatu zen, eta junior mailan, Aitor Arraizak eta Andrea Maderak urrezko dominak lortu zituzten, pisuan eta 60 metroko lasterketan, hurrenez hurren. Patxi Elosegi, berriz, bigarren izan zen luzera jauzian, eta hirugarren 60 metroetan. Amaitzeko, Aitor Gisasolak brontzea eskuratu zuen 800 metroetan.

Jubeniletan, urrea lortu zuten Imanol Mendizabalek, pisuan; Ainhoa Ruedak, 60 metro hesietan; eta Nerea Muruak, 800 metroetan. Muruak, gainera, bere mailako Espainiako Txapelketan parte hartzeko gutxieneko marka egin zuen.

Iñigo Amonarrizek, zilarrezko domina jantzi zuen luzera jauzian, eta Anton Elosegik ere bigarren postua lortu zuen pisu jaurtiketan. Maddi Lillo korrikalaria ere bigarren lekuan geratu zen 60 metroko eta 200 metroko probetan. Azkenik, Rebeca Herrero hirugarren izan zen 60 metro hesietako lasterketan.

Bukatzeko, kadete mailan, Lara Torregaray garaile izan zen 60 metroetan, eta Espainiako Txapelketara joateko gutxiengo marka ondu zuen. Irati Mitxelenak bi domina jantzi zituen, zilarrezkoa salto hirukoitzean, eta brontzezkoa 60 metro hesietan. Ane Galarza eta Naia Otegi, lehenengo eta bigarren izan ziren, hurrenez hurren, luzera jauzian.

Bilbon, jaurtiketa luzeen Euskadiko Txapelketan, urrezko domina eskuratu zuten Helene Colomok, Aitor Arraizak eta Imanol Mendizabalek, guztiek pisu jaurtiketan. Aloña Lertxundi, bigarren izan zen.

Gasteizen, amaitzeko, distantzia luzeko lasterketen Euskadiko eta Gipuzkoako Txapelketak ospatu ziren. Bertan, Mattin tolosarra Euskadiko 10. eta Gipuzkoako bigarren izan zen kadete mailako 3000 metroko lasterketan.

1tolosa@hitza.info

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!