Elurrak ez zuen atzera bota korrikan egiteko gogoa, eta 70 parte hartzaile aritu ziren Tolosako II. Txakurkrosean herenegun. Gizonezkoetan aurrenak Pedro Etxeberria (Yukon txakurrarekin), Jose Felipe Larrazabal (Sator) eta Jon Gonzalez (Konbi) izan dira. Emakumezkoetan Leire Fernandez (Harpo), Naiara Casi (Lur) eta Aida Maria Males izan dira. Antolakuntzak azaldu duenez, «gustura» daude parte hartzaile kopuruarekin. «Gainera, jendea gustura zegoen elurretan korrika egiteko aukera izan zutelako». Bestalde, parte hartzaile gehienek amaitu zuten proba.
Txakurkros ligaren probaz gain, herri mailako proba ere egin dute, eta bertan hamasei parte hartzaile izan dira. Hurrengo urtean horietako batzuk ligako proban parte hartzea espero dute antolatzaileek. Tolosakoa ligaren laugarren proba izan da. Orain beste bi falta zaizkie korrikalariei, Errenteriakoa eta Oiartzungoa. Antolakuntzatik azaldu dutenez, euren erronka gazte gehiagok parte hartzea da.
Sailkapena
Gizonezko seniorrak
1. Pedro Etxeberria (Yukon)
2. Jon Gonzalez (Konbi)
3. Eneko Agirre (Orhi)
Emakumezko seniorrak
1. Naiara Casi (Lur)
2. Aida Maria Males
3. Leire Telletxea (Negu)
Gizonezko beteranoak
1. Jose Felipe Larrazabal (Sator)
2. Mikel Fernandez (Bolt)
3. Iñaki Lopetegi (Negu)
Gizonezko beterano-masterrak
1. Fernando Lobos (Lur)
2. Patxi Azpiazu (Lai)
3. Juanjo Oloriz (Koska)
Emakumezko beteranoak
1. Anabel Salinas (Sei)
Gizonezko juniorrak
1. Jon Perez
2. Aitor Agirre (Kai)
Emakumezko juniorrak
1. Leire Fernandez (Harpo)