Erreklamazioak jartzeari buruzko hitzaldia

Ataria 2013ko otsailaren 22a

Nola eta zergatik aurkeztu dezake erreklamazio bat enpresari edo autonomo batek?: irtenbideak izeneko hitzaldia emango dute, hilaren 25ean, 13:30ean, Tolosako kultur etxeko lehen solairuan. Ainhoa Orrantia, Jose Luis Erviti eta Agus Aduriz izango dira hizlariak. Besteak beste, Tolosaldea Garatzenek antolatu du solasaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!