Auto klasikoen ikusgarritasuna

Ataria 2013ko otsailaren 22a

Don Bosco goi mailako lanbide heziketako institutuak eta Real Automovil Club Vasco Navarrok antolatuta, ibilgailu klasikoen III. Don Bosco Ibilaldia egingo dute bihar, eta Tolosan geldialdia egingo dute eguerdian.

125 auto eta 15 motor abiatuko dira Errenteriatik 11:30ean, Tolosaruntz. Eguerdian iritsiko dira Geltoki plazara, 13:30ak aldera. Parte hartzaileek Lapurdi plazan bazkalduko dute, udalak egokitutako karpa batean.

Antolatzaileen esanetan, bi arrazoi nagusigatik aukeratu dute Tolosa helmuga gisa: «Batetik, hemendik aurrera Don Bosco goi mailako lanbide heziketako institutua arduratuko delako Paper Eskolaren kudeaketaz. Eta bestetik, Tolosan auto klasikoekiko afizio handia dagoelako».

Bazkalostean, 15:30ean, Geltoki plazatik itzulerako bideari ekingo diote, Errenteriruntz. Eguna amaitzeko, Facundo Vitoria tolosarrak hitzaldia eskainiko du  Errenterian. Bertan, Dakar rallyetan kamioiarekin bizitako esperientziak kontatuko dizkie parte hartzaileei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!