Ekintzailetasunari buruzko tailerra egingo dute hilaren 26 eta 27an

Ataria 2013ko otsailaren 21a

Garai nahasietan ekin zure egitasmoari lelopean ekintzailetasuna eta ideia negozio berriak bultzatzeko tailerra antolatu du Tolosaldea Garatzenek. Otsailaren  26 eta 27an izango da, Tolosako Musika Eskolan, eta lidergo ekintzailetasunean talentu gazte onenen artean izendatutako Manahmana aholkularitza etxeko Maialen Oregi izango da arduraduna.

Lau orduko bi saio emango dituzte, 09:00etatik 13:00etarako ordutegian, eta parte hartu nahi dutenek otsailaren 25a izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako eta informazioa eskuratzeko, Tolosaldea Garatzeneko ekintzailetza sailarekin jarri beharko da harremanetan, zubeldia@tolosaldea.net helbidean edota 943 654501 zenbakian.

Lan metodologi praktiko eta esperientzietan oinarriturikoa izango da, teori kapsula txikiez osatua, eta partehatzaileei materila eta bibliografia desberdina banatuko zaie. Tailerarren helburu orokorra ekintzailetasun izpiritua sustatzea izango da, bai langabetuen artean edota orain arte autoenplegua lan munduratzeko aukera bezala ikusi ez dutenei  edota ideia bat izan arren beraien egitasmoari ekiteko bidean geratu diren guzti horiei zuzendua.

Era berean, parte hartzaile eta ekintzaileei sormen espazio bat erraztu nahi zaie, Tolosaldean ekintzailetasunari buruzko hausnarketa bat egin eta negozio ideia berriak sortzeko espazioak landuz.

Ekimen honekin, ekintzailetasuna lan munduan txertatzeko besteen kontura lan egitea bezain aukera interesgarri eta aberasgarria dela ikusarazi nahi dute antolatzaileek parte hartzaileengan. Gainera, parte  hartzaileen ekintzaile gaitasunak mahai gaineratu eta indar horiek negozio idea batetara bideratu daitezkeela ikusiko dute.

Era berean, Tolosaldeko errealitatea aztertuz negozio ideia berriak sortu ahalko dituzte, eta etorkizuneko ideia arrakastatsuak zein izan daitezkeen atzemango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!