Alpino Uzturre elkarteko kideek mendi irteera egin zuten, igandean. Oraingoan, Lapurdi eta Behe Nafarroako lurretan ibili ziren. Luhusotik abiatu ziren, eta irudian Baigura mendian daude mendizaleak, Lapurdi eta Nafarroa Beherea arteko mugan. Ondoren, Haltzamendi tontorrerako bidea egin zuten, eta bertatik Ortzaizera jaitsi ziren, Nafarroa Behereara. Donibane Garazin geldialditxoa egin eta gero, Tolosara itzuli ziren irteera kide guztiak. «Eguraldi ederra izan genuen, eta paisaia paregabeak ikusi ahal izan genituen», adierazi dute kideek.