Gaur Laponiako eski zeharkaldiaz saioa Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko otsailaren 20a

Alberto Agirreazaldegi izango da, gaur, Tolosako Errota eraikineko Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan. Iaz Laponian egin zuen eski zeharkaldi baten inguruan hitz egingo du, eta hainbat argazkirekin lagunduko du saioa. Agirreazaldegik bere bloga ere badu: http://www.blogak.com/ibiltarixanak, eta atarian bezala, hitzaldian ere bere esperientzia kontatuko die bertaratuei. Saioa doakoa izango da, 20:00etan hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!