Mundu osoko artistek ahozkotasunaren plaza bihurtuko dute Tolosa

Ataria 2013ko otsailaren 20a

Mundu osotik etorritako hamaika artistak, ahoz hartuko ditu Tolosa eta Ordizia, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdian.  Urtero legez, Intujai Teatro antzerki konpainiak antolatuta, era guztietako istorio, ipuin, kondaira, kantu eta kontuak entzun ahal izango dira, otsailaren 22an hasi eta martxoaren 7an amaituko den Ahoz aho jaialdian.

Kolonbia, Mexiko, Uruguai, Kuba, Irlanda, Valentzia eta Errioxatik etorriko dira aurtengo  edizioa osatuko duten artistak, eta Euskal Herrikoekin batera, Tolosako hainbat eszenatokitan eskainiko dituzte euren emanaldiak.

Kalabaza forma duen konstelazio baten bitartez irudikatu nahi izan dute jaialdiko kartela. Horrela, ahozkotasunaren unibertsotik datozen izarrak azpimarratu, eta sorginkeriaz eta magiaz beteriko jardunaldiak izango direla adierazi nahi izan dute.

Ahoz aho 2013

Egitaraua

Otsailak 22, ostirala.  Carles Garcia Domingo (Valentzia) eta Mercedes Alfonso (Kuba), 22:30ean,  Amarotzen.

Otsailak 25, astelehena. Marisol Cavero (Euskal Herria) eta Pollo Rosa (Euskal Herria), 22:00etan, Amarotzen.

Otsailak 26, asteartea. Iñaki Carretero (Euskal Herria), 17:30ean, Amarotzen.

Otsailak 27, asteazkena. Ines Bengoa(Euskal Herria), 17:30ean, Amarotzen.

Otsailak 27, asteazkena. Barry Manley (Irlanda) eta Pollo Rosa (Euskal Herria), 22:30ean Otsabin.

Otsailak 28, osteguna. Soledad Felloza (Uruguai) eta Alekos (Kolonbia), 16:00etan, H.H.I/E.P.A.-n.

Otsailak 28, osteguna. Martha Escudero (Mexiko) eta Soledad Felloza (Uruguai), 22:30ean, Orbelan.

Martxoak 1, ostirala. Carlos Perez Aradros (Errioxa) eta Alekos (Kolonbia), 23:00etan, Kikaran.

Martxoak 2, larunbata. Maite Franko (Euskal Herria), 11:30ean, Bonberenean.

Martxoak 2, larunbata. Alekos (Kolonbia) eta Martha Escudero (Mexiko), San Estebanen, 17:00ean.

Martxoak 2, larunbata. Ahozkotasunaren gala nagusia artista guztiekin, 19:30ean, Leidorren.

Martxoak 7, osteguna. Barry Manley (Irlanda) eta Itziar Rekalderen emanaldia, (Euskal Herria), 22:30ean, Orbela tabernan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!