Lara Arruabarrena tenista tolosarrak Caliko torneoa irabazi du

Ataria 2013ko otsailaren 19a

Lara Arruabarrena tenista tolosarrak Caliko (Kolonbia) Bionaire Torneoa irabazi du, finalean Catalina Castaño kolonbiarrari 6-3 eta 6-2 irabazi ostean. Txapelketan zehar Arruabarrenak Alexandra Dulgheru, Chiara Scoll, Teliana Pereira eta Paula Ormaechea tenislariei irabazi die finalera iritsi aurretik.

Arruabarrenak azaldu duenez, konfiantzarekin jokatu ditu bai finalerdia eta baita finala ere: «Catalinak nik baino partida gehiago jokatu ditu aste honetan, binakakoan ere oso ondo ibili baita; finalean ni baino nekatuago zegoen, freskoago iritsi naiz.  Banekien partida zaila izango zela, eta horretarako prestatuta nengoen. Nik uste dut finalean dena ondo egin dudala».

Tolosarrak irabazten duen WTA-ko bigarren txapelketa da, iaz Bogotako (Kolonbia) torneoan gailendu zen. Hain justu, aste honetan ekingo dio Arruabarrenak Bogotako torneoari, iaz irabazitako txapela berriro janzteko asmoz.

Jelena Jankovic serbiarra, munduko zerrendaburua izandakoa, eta Alize Cornet frantziarra izango dira bere aurkari nagusiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!