Tolosako inauteriak bukatu bezain azkar, inauterietako mozorro lehiaketaren sariak banatu ditu Tolosako Udalak. Ostiralean egin zuten sari banaketa udaletxeko pleno aretoan, eta karrozen atalean Eskola autobusa izan da irabazlea.
25 kide baino gehiagoko konpartsen artean, Tolosako I. Artzain Txakur Txapelketa izenekoak jaso du saria. 13 eta 25 arteko kideen konpartsetan, berriz, Marilyn haize fin izan da irabazlea. Aldiz, 6 eta 12 kide artekoetan, Dinershowa izenekoak jaso du saria. Azkenik, 6 kide baino gutxiagoko konpartsen artean Ustekabeko kaxak izan da sariduna.
Saritutako karrozaren eta konpartsetako kideak.
Epaimahaia hilaren 14an bildu zen. Mikel Arreseigor jai batzordeko lehendakariarekin eta Jokin Monfort koordinatzailearekin batera, 2012ko irabazleak izan ziren, hau da, Oskar Landa, Mari Karmen Irazusta, Maite Hernandez, Itziar Lizarribar eta Joseba Usabiaga, aurtengo saridunak aukeratzen.
Poca Tripa txaranga Iurreamendi egoitzan izan zen Piñata igandean
Bestetik, Amarotz auzoko zortzigarren Inauterietako Balkoien Lehiaketa izan da aurtengoa, eta hauek ere sariak banatu dituzte. Irabazlea, 27. atariko Kontxi Aizpun izan da. Bigarren saria, 30. atariko Puri Nuñezentzat izan da, eta hirugarren saria 2. atariko Gema Colomok eskuratu du.
Bestalde, epaimahaiak aipamen berezia egin dio Erretirodunen Beti Gazte elkarteko eraikinaren aurrealdeari.