‘Tolosaldeko marea zuria’ antolatu du TOPAk igande honetarako

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko otsailaren 15a

Osasun publikoa defendatzeko mobilizazioa 12:30ean hasiko da Trianguloa plazatik

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde (TOPA) koordinakundeak, beste mobilizazio bat antolatu du igande honetarako: marea zuriarekin bat egiteko deia zabaldu dute, horrela, Tolosaldean.

Tolosako Asuncion klinika publiko egiteko, nahiz Tolosako espezialitateen anbulatorioa lehengo jarduerara itzultzeko, sinadurak biltzen hasi ziren, eta orduz geroztik hamaika dira antolatu dituzten mobilizazioak; gaur egun, 18.917 herritarrek sinatu dute, eskualdean, TOPAren eskarien alde.

Horrela, bada, igandea 12:30ean elkartuko dira, Trianguloa plazan, marea zuriarekin bat egiteko, eta elkarretaratzea egingo dute, lehenik, Osasun publikoa ez da saltzen, defendatu egiten da lelopean.

Jarraian, martxa abiaraziko dute, Osasun zentruraino, eta bertan, sinbolikoki okupatuko dute eraikina

Beste hiriekin bat eginez

Otsailaren 17a, igandea, ez da mobilizazio eguna eskualdean soilik izango.

Herrialde Katalanetan, esaterako, Bartzelona eta Valentzia izango dira, osasun publikoaren aldeko aldarrikapen gune. Espainiako beste zenbait hiritan, berriz, aldarrikapen bertsuak egingo dituzte etzi, marea zuriarekin bate eginez.

Horrela, Madrilen, Malagan, Murtzian, Segovian, Toledon, Zaragozan, Cuencan eta Almansan izango dira protestak, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!