Inauterietako azken egunean elurra egin zuen goizean goiz. Tolosaldean barrualdean egin zuen elurra, eta kostaldera joan ahala baretu zen, Villabonan jada elurra egiten ez zuelarik. Ondoren, ordea, azken egunen moduan, euria nagusitu zen. Gaur ere euria egingo duela iragarri du Euskalmetek, batez ere, goizean, eta elur maila 800-1.000 metrotik 1.500 metrora igoko da. Euskalmetek esan duenez, eguraldiak bihar egingo du hoberuntz. Hodei hondar batzuk geratuko dira goizaldean eta goizean goiz euri apur bat egin badezake ere ostarteak irekiko dira gero. Eguna bukatzerako berriz ere egin dezake euria.