Maria del Mar del Castillo adituak hitzaldi bat eskainiko du otsailaren 20an kultur etxean
Tolosa Tolosako Asuncion klinikak erretzeari uzteko laguntza eman nahi du, eta hori dela eta kanpaina bat abiarazi du. Ekimenaren barruan apirilaren 30a arte klinikak erretzeari uzteko eskaintzen duen terapia egiten dutenek %50eko beherapena izango dute. Era berean, informazioa banatuko dute Asuncionen bertan, eta baita bere ardurapean dauden Belateko eta Andoaingo zentroetan ere. Honekin batera, Asuncionek Maria del Mar del Castillo aditua gonbidatu dute hitzaldia bat ematera. Ordua ez dute zehaztu oraindik, baina hitzaldia otsailaren 20an izango da Tolosako kultur etxean. Nahi duenak galderak bidali ahal dizkio del Castillori 2013sinhumos@gmail.com helbidera idatzita, eta hitzaldiko egunean erantzungo ditu.