Preso eta iheslariak gogoan izan dituzte

Ataria 2013ko otsailaren 8a

Tolosako udaletxeko balkoian 12:00etan lehertu zen suziria, eta ordubete beranduago, txosnagunean euskal preso eta iheslariak gogoan izan zituzten. Beraien omenezko topa egin zuten hainbat herritarrek: «Euskal Herrian garai ezberdinak bizi ditugu,  egoera politiko berri baten aurrean aurkitzen baikara. Baina, gatazkaren konponbidera bidean gaur egun pairatzen dugun espetxe politika ulergaitza da», ekarri zuten gogora. Txosnagunekoa ez zen izan preso eta iheslariak gogoan izan zituzten une bakarra atzokoan. Zezen plazako ikuskizuna hasi aurretik, dozenaka solidario sartu ziren zezen plaza barrura, preso eta iheslariak Euskal Herriratzeko aldarrikapena eginez. Banderola handi bat jarri zuten zezen plazaren erdian dagoen oholtza gainean eta hainbat banderola erakutsi zituzten harmailetara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!