«Tolosako txosnek inauterietan duten garrantzia plazaratu» nahi izan du, aurten, Tolosako Txozna Batzordeak, eta Euskal Herria plaza festa gune nabarmen bilakatuko dute: «Egitarau mamitsua prestatu dugu, autogestioaren bidetik», azaldu du Josu Odriozola batzordeko kideak.
Zazpi eragilek osatzen dute Tolosako Txozna Batzordea, eta Tolosak etorkizunik baduela nabarmendu nahi izan dute: «Festa herrikoiak antolatzeko gai bagara». Bide honetan, lanean ariko diren 150 boluntarioei eskerrak eman nahi izan dizkiete.
Horrela, bada, Gazte independentistak, Ikasle abertzaleak, Jatorkin, Bai Euskal Herriari, SanBlaspiko Gazte Asanblada, Euskal Herria Sozialista eta AHT Gelditu! Elkarlana lanean aritu dira, berrikuntzez beteriko inauteri batzuetara begira.
Inauteriak pegatina batean
Pasa den abenduan abiarazi zuten, Txozna Batzordeko kideek, inauterietako pegatina lehiaketa. Izadi Zuloaga suertatu da irabazle, eta lau lagunentzako afaria jasoko du saritzat.
Gainera, bere irudiarekin egindako pegatinak eskuragarri izango dira txosnagunean, inauteri guztietan barrena.
2013ko inauterietan txosnek eskainiko duten beste berrikuntza, Laket taldearen Gure plazan abestia izan da. Aitzol Barandiaranen hitzak eta Laketen musika daraman doinuak, garrantzia berezia eman dio Euskal Herria plazako festa guneari, eta herriko hainbat musikarik parte hartu dute.
Egitaraua
Ostegun Gizena
13:00. Herrirak antolatutako brindisa.
Ondoren. Txosnagunearen irekiera.
23:30. La Jodedera taldearen kontzertua.
Ostiral Mehea
20:00. Irekiera.
20:30. Zahagi ardoa. Zuk jana, txosnek edana.
22:00. Convenio del Metal, Wainot eta Ai ene taldeen kontzertuak izango dira.
Zaldunita Bezpera
18:00. Irekiera.
22:00. En To el Sarmiento (ETS), Bizardunak eta Izargi taldeen kontzertuak.
Zaldunita
16:00. Irekiera.
18:00. 3gabe2, Laket, DJ Bull eta DJ OGT.
Astelenita
16:00. Irekiera.
22:00. Zesuma eta Bad Sound System.