Emaitza bikainak lortu dituzte Tolosako Rojo anaiek iragan asteburuan iraupen eskian. Marxa Bereten eta Sprint salomon proban parte hartu zuten, eta beraiek izan ziren helmugara iristen lehenak.
34. Marxa Beret izan zen igandean, Espainian iraupen eskian dagoen lasterketa garrantzitsuena, eta Euroloppet zirkuitoan sartuta dagoena. Partaidetza handia izan zuen, tartean euskaldun eta tolosar asko. Lasterketa hasieratik Imanol eta Ioseba Rojok aurretik jarri ziren, eta helmugara elkar hartuta iritsi ziren.
Lasterketa horren bezperan, berriz, Sprint salomon proban lehiatu ziren. Imanol Rojo izan zen irabazlea eta bere anaia Ioseba jarraian sartu zen helmugan.