Sarrerak ez dira internetez salduko

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko otsailaren 5a

Zezen plazarako sarrerak ez dira Internet bidez salduko. Izan ere, www.barrabarra.eu webgunearekin arazo teknikoak izan dira eta Tolosako Udalak horregatik hartu du erabakia. Falta diren sarrerak Leidorreko leihatilan salduko dituzte gaurtik aurrera; 16:00etan zabalduko dute leihatila. Bestalde, atzo goizean banatu zituzten udaltzaingoan zezen plazara txarangekin sartzeko gonbidapenak (irudian). Ordu erdi inguruan agortu ziren txartel guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!