TAKeko taldeen aurkezpen ekitaldia

Ataria 2013ko otsailaren 5a

Tolosaldeko Arraun Kluba hasi da denboraldi berriarekin. Hala, lehian hasi aurretik, Arraun Federatu Txapelketan parte hartuko duten gazteen aurkezpena egin dute. Gipuzkoako 76 batel ariko dira lehian, eta horietatik 12 izango dira Tolosaldekoak: etorkizunekoen mailako nesken lau ontzi, infantilen bi, kadeteen bi, jubenil nesken bi eta jubenil mutilen beste bi. Orotara, 90 kirolari ariko dira. Aurkezpenaren egunean, taldeko teknikariek aurtengo asmoen eta egoeraren berri eman zuten. Taldeetako kideez gain, gurasoek ere parte hartu zuten ekitaldian.  hitza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!