Litaarafu elkartea ezagutu dute

asierimaz 2013ko otsailaren 4a

Hirukide ikastetxeko ikasleek Litaarafu elkartea bertatik bertara ezagutzeko aukera dute. Atzo eta gaur, Tolosako Araba etorbidean dagoen elkartetik 150 ikasle inguru pasako dira. Bertan, islamiar kultura ezagutzeko aukera izango dute, eta baita galderak egitekoa ere. Bosgarren eta seigarren mailako geletako ikasleak gerturatuko dira, Litaarafu elkarteak eta Hirukidek lortutako akordioari esker. Aurrez, EPAko ikasleak izan zuten Litaarafu ezagutzeko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!