‘Emaztegaiaren semea’ estreinatuko dute, gaur, Tolosan

Ataria 2013ko otsailaren 1a

Leidor antzokian ikusi ahal izango da 20:30etik aurrera; ‘El hijo de la novia’ filmean oinarritu dira antzezlana idazteko

Tolosa Tolosako Leidor antzokian estreinaldi bat ikusi ahal izango da gaur, 20:30etik aurrera. Ados Teatro taldeak Emaztegaiaren semea lana taularatuko du datozen hilabeteetan eta Tolosa aukeratu dute lehen aldiz erakusteko. Fernando Castets eta Juan J. Campanellaren El Hijo de la Novia filmaren antzerkirako egokitzapena da, eta Asier Hormaza, Sara Cozar, Iñake Irastorza, Kandido Uranga eta Mikel Laskurain aktoreak dira Garbi Losadaren zuzendaritzapean ariko direnak. Emaztegaiaren semea komedia handi egiten duten istorio horietakoa dela diote egileek eta horren arrazoia hauxe dela: «Eszena gehienetan, elkarrizketa dramatikoen erdian, umorea azaltzen da». Gertakizun nagusi bi dira egitura tragikomikoaren oinarria, gurasoen ezkontza eta familiako jatetxe baten zorigaiztoko negozioa kate handi bati saldu beharra. Ikuslea barre algaratik negargurara eramaten duten pertsonaiak eta egoerak ditu ardatz, Emaztegaiaren semeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!