Bai Euskal Herriari ekimenak eskualdeko eragile, alderdi eta elkarteetako ordezkariekin batzar irekia egingo dute otsailaren 5ean, asteartean, Tolosako Kultur Etxean. Bertan, Espainiako banderaren afera aztertuko dute. Batzarra 18:30ean hasiko da, eta iraupena gehienez ordu betekoa izango dela azaldu dute herri ekimenetik.
Espainiako bandera jartzeko agindua ia eskualdeko udaletxe guztietara iritsi da. Horren aurrean, Bai Euskal Herriarik guztien artean erantzun bateratua bultzatu nahi du. Helburu horrekin, lehenik eragile desberdinen babesa bilatu nahi da, jarraian, atxikimendu horrekin eskualdeko udalbatza guztietan mozioak aurkezteko.
Horrez gain, martxoaren 9an eskualdeko manifestaziora deitu dute Bai Euskal Herriaritik. Mobilizazioa Tolosako Trianguloatik irtengo da, 17:00etan. Manifestazioaren leloa berriz, ondorengoa izango da: Inposaketarik ez, geurea ikurriña.