‘Hiru pauso, hiru norabide’ Bidaiarien Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko urtarrilaren 30a

Tolosako Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan dokumental trilogia baten lehen saioa izango da gaur: Hiru pauso, hiru norabide. Duela 15 urte, sei lagunek hiru hilabete behar izan zituzten 2.000 kilometro eskiatzen egiteko; Pablo Dendaluze tolosarrak horren inguruan egindako dokumentala izango da, beraz, ikusgai. Lehen saioan, Oslo-tik Nordkapp-erako (Norvegia) etapa ezagutu ahal izango da. Sarrera doakoa izango da, eta 20:00etan hasita, proiekzioaren ondoren, mahai ingurua edo eztabaida izango da bertaratuen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!