Larunbat eguerdian eman zuten ezagutzera Kalean txaranga sortu berria. Musika munduari lotutako hamabi-hamabost bat tolosar elkartu dira. Txaranga ezagutzera emateko, larunbatean kalera atera ziren eta Tolosako Alde Zaharrean inauteri giroa ezarri zuten. Aurtengo inauterietan beraz, kalez kale ibiliko den txaranga berria izango da Kalean.