Murrizketen aurka

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko urtarrilaren 25a

Espainiako Gobernuak sektore publikoko langileei aplikatutako murrizketen aurka, elkarretaratzea egin zuten, atzo, Tolosako udaletxearen aurrean, Buruntzaldea, Tolosaldea eta Goierri beheko udaletako LAB sindikatuko kideek, Espainiaren inposizioen aurrean, bertako instituzioek hitza eta erabakia! lelopean. Besteak beste, gainontzeko sindikatuekin batera «euskal sektore publiko sendoa eraikitzea helburu duen alternatiba bat adosteko» asmoa azaldu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!