Larunbatean bertsozaleen topaleku izan zen Leidor aretoa. Eskualdeko euskarazko irratiak, Txolarrek, Tolosako Udalaren laguntzaz, laugarrenez aldiz egin zuen bertso jaialdia eta bertsolariek puntako saioa eskaini zuten. Irratiko lagun, lankide eta eskualdeko bertsolaria den Amaia Agirre izan zen gai jartzailea beste behin ere eta sei bertsolari aritu ziren: Andoni Egaña, Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Igor Elortza.
Txolarreren jaialdiko bertsolariak[/caption]