Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeak deituta herritar asko atera ziren larunbat goizean kalera osasun publikoa aldarrikatzeko. Trianguloatik abiatuta giza katea egin zuten lehenengo, eta gero, espezialitateen anbulatoriora joan ziren eraikinari besarkada sinbolikoa emateko. tolosaldea.hitza.infon, albiste honekin batera, ikusi daiteke TOPAk egindako bideoa.
Trianguloatik abiatuta egin zuten giza katea[/caption]