Villabonako Pello Zelarain euskal preso ohia da jada. Pasa den ostiralean iritsi zen herrira eta 04:30ak inguru baziren ere herriko plazan herritar asko bildu ziren ongi etorria egiteko. Bere lehen hitzak, eskerrak emanaz, bertaratu zirenentzat izan ziren; ondoren, bere askatasuna ospatzeko topa egin zuten. Zelarainek 26 urte egin ditu herritik urrun, azken hamabostak espetxean. Emaztea (argazkian Zelaraianen ondoan) eta alaba ondoan zituela iritsi zen bere herrira. Bestalde, Tolosan, larunbat goizean, Pello Odriozolaren askatasuna eskatzeko argazkia atera zuten hainbat herritarrek. Preso tolosarrak 25 urte egingo ditu urtarrilaren 28an kartzelan. Egun horretan manifestazioa egingo dute 19:30ean Trianguloatik abiatuta. 2008an behar zuen kalean, baina Parot dotrina ezarri eta espetxean da oraindik.
Zelarainen ongi etorria; ondoan emaztea du
Odriozolaren aldeko argazkia