Tolosako sarreran dagoen Larramendi auzoko lurperatzea burutzeko lanetan hasi dira jada. Besteak beste, Gasteizerako nahiz Donostiarako noranzkoak hartu nahi dituzten ibilgailuek, Uzturre kaletik joan beharko dira, eta Larramendi kalea Donostia eta Gasteiz aldetik Tolosan sartzen diren ibilgailuentzat izango da. Halaber, Larramendi kalea bera zabaltzen hasi dira. Aurreikuspenen arabera, datorren abuzturako amaituko dituzte lurperatzearen lanak. i. garcia landa