Lehiatuz hasi dute urtea

Ataria 2013ko urtarrilaren 17a

Tolosako Rojo anaiak, urte hasierarekin, Europan zehar dabiltza. Eskiatzaileak Alemanian eta Austrian lehiatu ziren lehenik, eta gero, Italian egon ziren bilduta, baina segituan bukatu zaie atsedenaldia. Izan ere, larunbatean Imanol Frantziako La Clusazen Munduko Kopako 15km klasikoko proban lehiatuko da eta Ioseba Austriako Lienz inguruko Dolomitetan 60 kilometrotako proban. Hil bukaeran Imanol Txekiako Liberec herriko Munduko Txapelketetan parte hartuko du. Irudian bi anaiak Dolomitetan (Italia), bilduta egon diren tokian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!