Gazteentzako ikastaroak Tolosako Topagunean

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko urtarrilaren 16a

Tolosako Udaleko gazteria sailak, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei begirako hainbat ikastaro antolatu ditu, euskaraz. Jaten duguna gara izango da lehenengoa, eta urtarrilaren 21etik martxoaren 18ra bitarte izango da, astelehenero, 18:30etik 20:30era. Beste bi ikastaroak honakoak dira: DJ eta Scratch ikastaroa eta norberaren gitarra egokitzeko Madness Custom ikastaroa. Izena emateko azken eguna bihar izango da, kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!