Uzturrek, 20 urte

Ataria 2013ko urtarrilaren 16a

Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre elkarteak 20 urte bete ditu, eta larunbatean sentsibilizazio jarduerak egin zituzten Zerkausian, udalarekin elkarlanean. Batetik, alkoholismoari aurre egiteko informazioa banatu zuten, baita drogomenpekotasunari buruzkoa ere. Bestetik, Sasoia enpresaren bitartez, alkohol proba egiteko aukera jarri zuten, eta informazioa eskuratzekoa. Alkoholaren eraginaren berri ematen duten bideoak ere ikusi zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!