Hiru astean behin, astelehenetan edo ostiraletan, 17:00etatik aurrera, ingelesez hitz egiteko tertuliak antolatu dituzte lagun artean, hizkuntza praktikatzeko helburuarekin. Entzutera joateko aukera ere egongo dela azaldu dute ekimenaren antolatzaileek. Ordu t’erdiko saioak izango dira, elkarri lagunduz, eta Tolosaldeko herritar oro gonbidatu dute ekimenera. Parte hartu nahi dutenek, 943 69 37 31 telefono zenbakira deitu behar dute, Olgarekin harremanetan jartzeko.