Negua iritsi da. Berandu bada ere Tolosaldeko eta Leitzaldeko mendirik eta herririk altuenak zuritu ditu neguko lehen elurteak. Leitza herria, arratsaldean botatako elurrak zuritu zuen. Tolosaldeko eta Leitzaldeko HITZA egunkariak elurrez jantzitako argazkiak bildu nahi ditu. Eskualdeko mendi, herri edota auzoetan ateratako argazkiak bidali tolosaldean@hitza.info helbidera. Parte hartzaileen artean Hitzako materialez osatutako sorta zozkatuko da.