Martxoaren 22ra bitarte luzatuko da neguko kultur egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko urt. 15a, 11:05

‘Gau erdian’ antzerki obraren estreinaldia ostiral honetan izango da, Leidor aretoan, 20:30ean

Itziar Atienza, Iker Galarza, Jokin Ansorena, Mikel Arreseigor, Unai Igartua, Mai Gorostiaga eta Bea Larrañaga izan ziren aurkezpenean.

Hiru hilabetez, martxoaren 22ra bitarte, Leidor, Topic, Bonberenea, Amarotz, Otsabi eta Tolosako beste hamaika txoko, kultur jarduerez beteko dira, neguko kultur egitaraua osatuz.

Jokin Ansorena kultur teknikariak nabarmendu duenez, «adin, sexu eta gustu guztiak asetuko ditu» egitarauak, eta antzerkia, dantza, musika zein literatura bilduko ditu.

Aurkezpenean, Mikel Arreseigor zinegotziak egitaraua osatu duten eragileei eman zien hitza; Itziar Atienza eta Iker Galarza aktoreak, Unai Igartua Kilometroak 2013ko koordinatzailea, eta Intujai teatroko Mai Gorostiaga eta Bea Larrañaga bertan izan ziren.

«Tolosa estreinaldien tradizio gune» dela azpimarratu zuen Ansorenak, eta horren harira, hainbat ikuskizunek Leidorreko oholtza aukeratu dute, lehen emanaldia eskaintzeko, besteak beste, Gau erdian eta Emaztegaiaren semea antzerki obrak, eta Oskorriren Gabriel Aresti Rebiziting emanaldia.

Hainbat eragileren egitaraua

Tanttaka antzerki konpainiaren eskutik estreinatuko dute, ostiralean, Gau erdian antzerkia. Itziar Atienza eta Iker Galarza aktoreek, eszenografia sinplea erabiliko dute, bi pertsonen arteko harremana interpretatzeko.

Beste estreinaldietako bat, Oskorriren emanaldi berria izango da. Kilometroak 2013ren eskutik, musika taldeak beren hastapenak gogora ekartzeko berreskuratu duen ikuskizunaz gozatu ahal izango da Tolosan, Gabriel Arestiren hitzak abestuz.

Azkenik, Intujai teatrok zazpigarrenez antolatuko du, ahozkotasunaren nazioarteko Ahoz Aho jaialdia. Otsailaren 25ean hasita, martxoaren 7ra bitarte, Tolosako auzoetan eskainiko dituzte emanaldiak, aktore euskaldun nahiz kanpotarrek.

2013ko neguko kultur egitaraua Tolosan

Urtarrilak 16, ASTEAZKENA

20:30. El lago de los cisnes, Leidorren. Errusiako Estatuko Baleta.

Urtarrilak 18, OSTIRALA

20:30. Gau erdian antzerki obra, Leidorren. Tanttaka.

Urtarrilak 19, LARUNBATA

18:00. Txolarre irratiaren bertso saioa: Andoni Egaña, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elorza eta Jon Maia.

18:30. Bueltaka, Behi Bi’s-en eskutik, Topic zentroan.

Urtarrilak 25, OSTIRALA

20:30. Jabier Muguruzaren kontzertua izango da Topic-en. Bikote bat  azken lana, aurkeztuko du.

Otsailak 1, OSTIRALA

20:30. Emaztegaiaren semea antzerki obra izango da, Leidor aretoan, Ados antzerki taldearen eskutik.

Otsailak 8, OSTIRALA

Ostiral meheko jaialdia, Leidor aretoan.

Otsailak 22, OSTIRALA

20:30. Gabriel Aresti rebiziting emanaldiaren estreinaldia izango da, Leidorren, Oskorrirekin batera. Kilometroak 2013k antolatua.

Otsailak 23, LARUNBATA

18:30. Cenicienta y las zapatillas de cristal ikuskizuna eskainiko dute, Topic zentroan, Luna Teatroren eskutik.

Otsailak 25, ASTELEHENA

22:00. Ahoz aho jaialdiko bi emanaldi, euskaraz eta gazteleraz, Amarotz auzoan: Urrup (Euskal Herria) eta Pollo Rosa (Euskal Herria).

Otsailak 26, ASTEARTEA

17:30. Ahoz aho jaialdiko haurrentzako emanaldia Amarotz auzoan, euskaraz: Iñaki Carretero (Euskal Herria).

Otsailak 27, ASTEAZKENA

17:30. Ahoz ahoko emanaldia Amarotzen, haurrentzat, euskaraz: Ines Bengoa (Euskal Herria).

22:30. Ahoz aho jaialdia, Otsabin: Barry Manley (Irlanda) eta Pollo Rosa (Euskal Herria).

Otsailak 28, OSTEGUNA

16:00. Ahoz aho, EPAn: Soledad Fellosa (Uruguai) eta Alekos (Kolonbia).

22:30. Ahoz aho, Orbela tabernan: Martha Escudero (Mexiko) eta Soledad Fellosa (Uruguai).

Martxoak 1, OSTIRALA

20:30. Pottola antzezlana, Leidor aretoan, Txaloren eskutik.

23:00. Ahoz aho: Carlos Aradros (Errioxa, Espainia) eta Alekos (Kolonbia).

Martxoak 2, LARUNBATA

11:30. Ahoz aho jaialdiko emanaldia, Bonberenean: Maite Franko (Euskal Herria).

Martxoak 8, OSTIRALA

20:30. Hau ez da kasualitatea bertso saioa, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Leidorren: Ainhoa Agirreazaldegi, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi.

Martxoak 15, OSTIRALA

20:30. Hiru eleak: Lizardi, Lauaxeta, Lete musika eta literatura ikuskizuna Topic aretoan, Antton Valverde eta Anjel Lertxundiren eskutik.

Martxoak 16, LARUNBATA

18:30. Blue bird ikuskizuna, Topic aretoan, Anita Maravillas taldearen eskutik.

-Bi saio, orduak zehazteke. Sentitu, pentsatu, ekin! Leidor aretoan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin, Kilometroak 2013k antolatuta.

Martxoak 22, ostirala

20:30. Arte-An dantza ikuskizuna izango da, Leidor aretoan, Dantzaz konpainiaren eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!