Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak Ekoscan ziurtagiri ofiziala eman dio Tolosako Asuncion klinikari. Guneak ekoeraginkortasunarekin duen konpromisoa saritu nahi izan dute, izan ere, «Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 programaren helburu nagusia euskal enpresa-egitura iraunkorrago, berritzaileago eta eraginkorrago egitea da, hartarako produkzio-prozesuan ingurumen aldagaiak erabilita», azaldu du Asuncionek.
Klinikako kudeatzaileak, Iñigo Dendalucek, Ekoscan programan parte hartzea «osasun zerbitzuak eskaintzen dituen erakunde bezala, ingurumenarekiko erantzukizunagatik apustua indartzea balio erantsia dela» uste du. «Klinika iraunkorragoa izan dadin eta erakunde bezala ingurumenarekiko erantzukizun handiagoa har dezan saiatu diren langileei esker ona» eman dizkie kudeatzaileak.